Egia da, bestalde, hautesleriaren beste zati batean, nekea eta asperdura nabari zirela. Abstentzioa %38koa izan da.
Nik gogoeta batzuk egin nahi ditut:
1. Behin eta berriro hauteskundeak normaltasun giroan egin dira, honek demokratikotasuna ematen baitie eta, ondorioz, gure herritarren erantzukizun politiko maila altua frogatu du. Hala eta guztiz ere, ezin begiak itxi, hauteskunde aurreko egunetan, zenbait alderdiren lokalen aurka egindako pintadak eta kartelak ezabatzea.
2. Bizikidetza eta bakea zabaltzearen beharra. Desberdinak izanik, elkarrekin bizitzen jakitea da gaur egungo euskal gizartearen eginbide nagusia.
3. Nazio identitatea. Uniformismoa utzirik eta haustura traumatikoetatik haratago, elkarren onarpenean eta errespetuan oinarritutako nazio identitate desberdinen armonizazioa dago.
4. Ekonomia eta gizarte ongizatea bultzatzea eta sendotzea.
5. Pobretasunaren aurkako borroka. Lanik ezari eta gizarte bazterketari aurre egiteko neurri zehatzak jartzen jarraitu beharko da.
Urkullu lehendakariak jarritako neurriak eta proposatu berri dituenak onuragarriak dira gure Euskal Herriarentzat. Esku artean daukat: «Gobernuaren balantzea 2013-2016=100 errealitate (Euskal Gizartearekin hartutako konpromisoei emandako 100 erantzun). Bejondeiola eta bejondeigula! Zorionak Urkullu!