Barriola Aseguruak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Ozaita 2015eko abenduaren 15a

Argazkian, Jokin Altuna ostiraleko partidaren pilotari eman ostean

Txapinetan zebiltzan artekariak, etxean bezala. Familiarteko giroa sumatzen baitzen frontoian, eta tartean, Altunaren zaleenetan zaleenak. Bai, finalaurreko eta finaletako Amezketako zale guzti horiek beharrezkoak dira, baina betiko gutxi horiek ezinbestekoak.

Ezkurdiak eta Barriolak partida honetan garbi zituzten gauzak: irabazi ala irabazi. Eta halaxe alde egin zuten markagailuan: 8-1. Baina zizti-zazta axeri amezketarra hasi zen berean, markagailua parean jartzeraino. Axerietan axeriena dugu txikia. Artekarien begirada du Altunak: eskuinera begiratu eta ezkerrekoa ikusten du, begiradarekin atzera esan eta pilota aurrean mimatzen.


Hala ere, akatsak egin zituzten bi aurrelariek, nahiz eta saio polita borobildu zaleen gozamenerako, partida txukuna eta gogorra, 735 pilotakadekin. Altunak galdu egin zuen, baina amezketar pilotazale batek esan zigun bezala, “lasai, mutil honekin ez dao kuidadoik”. Partida honetan garaile bakarra izan zen nabarmen, Barriola xaharra. Bazuen publiko eta kritiken aurrean bere burua aldarrikatzeko gogoa, edota atzo ikusi genuen bezala, bere kontratua zintzilik zegoen ari batetik, agian. Barriolak frontoian hitz egin zuen, lanean fin eta dena bi txapen artean jarriaz. Eta garaipena altutik ospatu zuen, “hau poza! Urte bat gehiagorako kontratua” esanez bezala.


Badakizu, urte berriarekin kotxeko edo etxeko asegurua aldatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik: Barriola Aseguruak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!