Gozatu, baita gurekin ere!

Zaila izaten da askotan, maite duzun herria atzean utzi behar izatea. Hala ere, badira joaneko bidai hori itzulera bihurtzea posible egiten duten une bereziak. Horiek, noski, herriko festak izaten dira.

Horregatik aukeratzen dituzte askok, pare bat edo hiru egunez bada ere, data hauetan bisitatxo bat egitea. Zer izango ziren, bestela, herriko festak edo festa herrikoiak, bertakorik gabe? Ez festa eta ez ezer!

Esaterako, bihartik aurrera, ez da horrelakorik gertatuko eskualdeko txoko askotan. Badatoz, heldu dira abuztuko festak! Uztaila amaierakoak ere noski! Horrekin batera, heldu da gure udako egitaraua. Aurretik, ehunka ekitaldi desberdin, eta milaka eta milaka klik egin beharra, une bakan horiek harrapatu asmoz. Zuen gozamena, gure ofizio bihurtuko da eta aurrerantzean.

Guk, ordea, izango dugu festen usaina dastatzeko astirik ere. Hori bai, usain ona izan dadila; goxoa. Gizartean, festez aparteko eragin negatiborik sor dezakeen berririk gabekoa. Beraz, ondo pasa, inor edo ezer gaizki sentiarazi edo gaiztotu gabe, inolako sustantzia eta ideia txarren menpe gehiegi erori gabe, pasa gabe. Jai herrikoiak nahi dituzue, baita nik ere, herrikoiak eta parekideak.

Iaz, aurten ere elkar ikusiko genuelakoan nengoen, eta hala izan da. Beraz, festa bakoitzean zer egin daitekeen ikusteko aukera ederra da honakoa. Gure egunerokoa hartu eta egun bakoitza nola bete dezakegun ikusteko ezin hobea. Guztietan, jarduera ugari daude, eta gehienak, herriz herri errepikatzen dira, gainera. Aurten, ordea, berrikuntzaz josita datoz jaiak. Ez da erraza izango nora eta zertara joan aukeratzea.

Eta zer izaten da festetan egin daitekeen gauzarik onenetakoa? Uneak birritan bizitzea. Horretarako egongo gara gu hor, plazaz plaza. Zuetako bakoitzak, subjektiboki bizitako uneak, beste ikuspuntu batetik jasoko ditugu, begirada berri bat emanez; beranduago, sare sozialetan edo lagunartean erabiliko duzuen irudi hori eraikitzeko. Zuei esker gara, eta zuek ere guri esker zarete. Ez ahaztu: Egiten duzuna garenez, abuztuan ere, hala izango gara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!