Festaren gose!

Egun on! Euria ari du, baina ederra da. Gogoratzen, udako egun hartan gertatutako guztiaz? Elizaren atzean izan zen. Kanpoan haize lehorra zebilen, Kantauri itsasoa, berriz, behe-lainotan, arrain txiki eta handiz josia. Aurretik, baina, ura, malkoen modura, zerutik lurrera. Gu, plazan, trakatra-trakatra flipatzen, putzutik putzura saltoka gindoazen ero batzuk ginen. Berdin zuen reggae, funk, ska edota fandango; une horretan, bakea jokoz kanpo zegoen.

Zer entzun, hura dantzatu. Giroa ez zen hiru polboroi ogi-artean baino lehorragoa. Plazan geundenok, denak batera, indarrak batuta, elkartzeko hautua egin genuen. Zurikeria ahoan, gezurretako gizarte honetan sarri garratza gertatu ohi den arren, begiak itsu genituen, egiak ez zuelako isiltzerik merezi. Badakizu zer? Bizitzari kasu egin!

Nor izan nahi dugu, eta ez inoren zati; gainera, galdutakoan ere, irabazle gara. Pasa den larunbatekoa, ordea, ez zen porrota izan. Kuadrillen arteko parranda, ustekabe luzatu zen igande eguerdiraino, baina tranpetan harrapatu gintuzten. Aurrez, ametsen erdian, jolas eginez genbiltzan gauerdian. Ajearen erremediorako, porru patatak jan genituen, eta lurra ez jotzeko haina balantza ere bagenuen. Baldintza bakarra zen: potrotaraino subjuntiboarekin, joder! Eta noski, etzi ere liadila, ipurdiko pelotila, zapatari zapatila... eskerrak amari kasu egin eta txuleta aurrez janda joango garen. Larunbata biharamun, eta oraindik ere, kalanbreekin, eskopeten tiro hotsekin lehertzear.

Gustura ari nintzen, baina gehiegi luzatu gabe, hemen bukatuko dut kontua. Eskerrik asko, eguzkiak argia bezala, bihotzez mundua eman zidan horri. Bizi indarra gartsu daukat oraindik, zenaren norantzan, edozein herriko jaixetan, berriro elkar ikusiko dugun esperantzan. Zera esango dizut, ez dakit zergatik, maiteminez biziki atsegin zatzaizkit. Malkozko muxu gaziak denontzat. Agur goraintzi, hurren arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!