Elbarrenako jaiak 2017

Erraldoiak, buruhandiak eta mus txapelketa, melokotoia lurperatu aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko ira. 10a, 20:18

Zizurkilgo festetan, gaur izango dute azken eguna, eta arratsaldean, bertako buruhandi eta erraldoiak, Añorga, Amasa-Villabona eta Usurbilgoekin elkartu dira. Gauean izango da melokotoiaren hileta.

Gaurkoan, zeruari begira hasi dute eguna Elbarrenako festetan. Goizean, dianak, hamaiketakoak, euskal dantzen saioak eta jubilatuen jolasek eta bazkariak hartu dute protagonismoa. Arratsaldean, berriz, etxeko txikienek izan dute gozatzeko aukera. Erraldoiekin saltoka aritu eta buruhandien aurretik lasterka joateko. Bitartean, IX. Joxe Arregi mus txapelketa jokatu da, eta ondoren, BocaBeats bikotearen umore saioa ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Mus txapelketa, Joxe Arregi plazan izan da, eta bertan, 40 bikote inguru jardun dira txapel eta garaikurren lehian. Buruhandi eta erraldoien topaketan, bestalde, herrikoez gain, Usurbilgo, Añorgako eta Amasa-Villabonakoek ere hartu dute parte, plazan bertan hasi den kalejiran. Gauean amaituko dira festak, 22:15ean hasiko den melokotoiaren hileta eta lur-ematearekin. Ondoren, melokotoi sariak banatuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!