Milioikadak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2016ko abenduaren 25a

Esaera zaharrak dioen bezala, jokoa ez da errenta. Hala ere, gutako askori geroz eta gehiago gustatzen zaigu jokatzea. Atzoko egunean ere guztiak adi-adi jarriko ginen telebistako pantailari begira, gure zenbakiak eskuetan genituelarik.

Hori da loteriak sortzen duen «ilusioa». Milioika biztanle, beren zenbakia, saridunen artean esateko zain, milioika euro irabazi. Hori guztia, gero diru horrekin zer egingo duten ez dakitenean.

Loteriaren istorio honek, ordea, badu atzetik bere irudi faltsua. Hain zuzen, hilabete lehenago inguru, telebistan ia bost minutuko iragarkia ikusi ahal izaten da. Gainera, ez nolanahikoa. Aurtengoan, emozioaren bila joan dira. Bai, badakit. Urtero gauza bera egiten dute. Hala ere, amona gaixoaren irudiarekin jokatu dute, nahita istorio triste bat kontatu nahi zuten ikusleari produktua saltzeko, baina gehiegizkoa dela iruditzen zait.

Azkenean, betiko kontua izaten da; ikusleek (eta ikusleak ez direnek) beti jokatuko dutelako, ez dutelako arazorik izango beren aurrezkiak xahutu eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi zenbakien artean, eskuetan bakarra dutelarik, saritua beraiena izango dela sinestarazteko. Baina, gero horrela esaten omen da. Saririk handiena, elkarbanatzea da. Noski baietz! Ia erdia ogasun publikoarentzako da eta! Hori bai dela elkarbanatzea.

Eta elkarbanatze honi buruz, baloiari ostikoak ematen dabiltzan horiei ere jakinarazi behar zaie. Futbolari askok zor diotelako dirua. Baina, zuek jada jakinaren gainean egongo zarete, horri buruz asko hitz egin delako. Okerrena, ordea, ez da ez ordaintzea. Okerrena, albistea atera zenetik, jokalari horiek inolako adierazpenik egin ez dutela da. Eta tartean da gainera, herriko seme «kuttuna». Ezta hala Xabier? Ea ba zuetako askok ere (zorionez) gaurko egunean diru kantitate handia irabazi, eta noski, zor diozuen. Zorionak atzoko irabazleei eta ondo pasa Gabonetako oporrak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!