Josu Arregi: Gertu, oso gertu

Erabiltzailearen aurpegia Josu Arregi 2015eko azaroaren 16a

Asteburu honetan aurkari indartsu baten aurka jokatu genuen Santurtzin. Mezua garbia zen, nahiz eta beraiek indartsuagoak izan indibidualki, irabazteko aukerak edukiko genituen talde moduan jokatu ezkero.

Partida irabazteko beraien saskiratzeak gutxitu behar genituen, azken partiduetan portzentaje handiak lortu zituzten eta. Gauzak ondo hasi ziren, lehen laurdenean 7 puntu besterik ez zituzten sartu eta defentsan oso sendo aritu ginen denbora luzez. Partidua aurrera zihoala, argi genuen asko borrokatu behar genuela partidua aurrera ateratzeko eta hala gertatu zen. Azken minutuetako erabaki garrantzitsuetan zegoen partidua eta 3 segundoren faltan irabazteko aukera eduki genuen. Pena handiz, ez genuen saskiratzea lortu eta puntu batengatik galdu genuen.

Amorru handiz bueltatu ginen etxera, 4-1eko balantzearekin jartzeko aukera eduki genuen kanpoan bi partidu jarraian jokatu eta gero. Hala ere, sentsazio onarekin geratu ginelakoan nago. Erritmo berdinarekin jarraitu behar dugu orain, entrenatzaileak esaten duen bezala, lokatzetara joan behar dugu partidu oro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!