Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak gaikako bilketako datuak eman ditu prentsaurreko batean. Horrekin batera prentsa oharra argitaratu dute. Ingurumen Diputatua den Asensio jaunak eman ditu datu hauek. Oharrarekin batera grafika batzuk zabaldu dituzte eta hauek ikustean aho bete hortz gelditu naiz.
Datuak ondo jarrita daude, baina grafikaren azken tramoa argi eta garbi manipulatua dago. Azken sei hilabeteko igoera %1,7koa izan da eta aurreko legealdia %4 eta %7 arteko igoerak izan ziren. Dirudienez azken tramoko igoera apalagoa zenez eta irudia gustatu ez zaienez puntua gorago jarri eta %50,82ekoa izan beharrean %53tik gora finkatu dute. Horrela grafikoak erakusten du aurreko urteetako igoerak gutxi gora behera mantentzen direla.
Grafikoekin teknika ezberdinak erabiltzen dira jendearengan iritzia sortzeko. Naiz eta datuak jarrita egon bisualagoak dira grafikoak. Jendea ez da tramoen arteko kenketa egiten hasten eta bere buruan irudia gordetzen du. Grafiko hori, publikatu den bezala ikusteak, jendearengan sortzen duen iritzia azken urteetako tendentziak aurrera jarraitzen duela da. Baina argi eta garbi ez da egia!
Gaikako bilketan hobetzea den guztia ona da, urte batzuetan gutxiago eta beste batzuetan gehiago izan daiteke, baina ezin daitekeena inolaz ere onartu, jendearengan iritzia sortzeko irudi irrealak argitaratzea da.
Urdinez markatutakoa azkeneko tramo erreala izango litzateke. Bestalde azken hiru legealditan Aldundia kudeatzen egon den taldearen erreferentzia jartzen dut.
Grafika batekin hau egiteko kapaz badira, zer ez dute egingo erraustegiaren proiektuarekin?