Harmailetatik: Jose Llorente

Erabiltzailearen aurpegia Jose Llorente 'Dele' 2015eko apirilaren 1a

Aspaldiko garaiak beti ez direlako hobeak izaten...

Larunbata. Usabal aldera noa TAKEren partida bat ikustera, edo hobeto esanda, beste neurketa batez gozatzera. Nire taldea, nire jendea...

Iristean harmailak berriro ere beteta. Ze poza! Eta bat batean, bonbo hotsa entzutearekin batera, 25 urtez atzera egin dut.

Horrela hasi zen nire harremana talde honekin, harmailetatik taldea animatuz. Kantxan gozatzen zuen eta harmailetakooi gozarazten gintuen herriko lagun kuadrilla hark ilusioa pizten zuen. Ondoren beste hainbat ardura izan ditut, Tolosak saskibaloiaz gozatzen jarrai dezan lan egiten. Tristura eta poz ugariko urteak izan dira. Baina beti filosofia bera mantenduz: ilusioa eta profesionaltasuna. Horrek bihurtu du handi talde hau, honaino iristeko. Gipuzkoako saskibaloian erreferente da.

Eta larunbatekoak hori erakusten du. Talde semiprofesional bat zen parean, aurrekontu handikoak, fitxaketekin... zeinen ederra den nire taldea horrelakoen aurka jokatzen ikustea.

Lastima bonboa kantabriarrena zela. Ea Usabalgo zaletu horiek non dauden: denok batera: TAKE, TAKE, TAKEEEEE!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!