Nazionalismoa. Abertzaletasuna. Hezkuntza.

Erabiltzailearen aurpegia Ion Mintegiaga 2023ko eka. 3a, 07:58

Nazio zapaldu baten barruan nazionalismoa eta abertzaletasunaren arteko diferentzia lausoa gertatu daiteke zenbaitetan.

Orokorrean nahiko onartua da nazionalismoa norberaren nazioa besteenen gainetik jartzen duen hori dela; eta, abertzaletasuna berriz, norberaren herriarekiko maitasuna eta konpromisoa duena, aldamenekoak zapaldu gabe.

 

«Orokorrean nahiko onartua da nazionalismoa norberaren nazioa besteen gainetik jartzen duen hori dela; eta, abertzaletasuna berriz, norberaren herriarekiko maitasuna eta konpromisoa duena, aldemenekoak zapaldu gabe»



Praktikan bi kontzeptuak askotan nahasten direla jabetuko gara, eta hizkuntzak berak ere garrantzia baduela.

Demagun, espainiar zale patriota bat nazionalismotik gertuago legoke izatez. Partido Nacionalista Vascoko jeltzalea abertzaletasunetik; 60. hamarkadako ezkerreko euskal nazionalista iraultzaileak bezala.

Agian, nazio arazo nabarmenik ez duten herrialdeetan dena sinpleagoa da, baina nazio zapalkuntzak ematen diren herrietan, bestearen ukazioak abertzaletasunetik nazionalismora sartu-irtenak egitea ekarri liezaioke zapalduari, gandorra tentetzea nazionalista konbentzituari edo internazionalismoaren izenean norberaren zapalkuntza gutxiestea iraultzaile komunistaren batzuei (gauza jakina da Leninek berak gogoratu arazi ziola Rosa Luxemburgori bere poloniar izaeraz, orduko hartan errusiar tsarismoaren menpe zegoenean).

Nire kasuan, esango nuke abertzaletasunera hizkuntzarekiko maitasunetik iritsi nintzela, eta euskaldun bezala integralki garatu ezin horrek, eta nire begiekin ikusten nuen errepresio gordinak, Espainiarekiko ukazio erradikal batera eraman nindutela, estatu egituraz harago, Espainiaren adierazpen guztietara; kultura barne.

Eta momentu horretan, Tolosako Laskorain ikastolan, espainiar literaturako irakasleak, bizitzan sekula eman didaten ikasbiderik handienetakoa eman zidan: bere irakasgaian batere interesik ez nuela, espainiarra zelako de facto alboratzen nuela, baina berak ordurako gazteleraz txukun xamar idazten nituen artikuluak irakurriak zituela, eta gaian sakontzen banuen uste ez nuen gozamena topatuko nuela bota zidan.

Ordutik aurrera Cinco horas con Mario, Tartufo eta hainbat klasiko espainiar beste begi batzuekin hartu nituen, testu iruzkinekin gozatzen hasi nintzen. Begirada zabaldu zidan. Kulturala eta politikoa. Zimenduak mugituz. Nazionalismotik urrunduz abertzaletasunera gerturatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!