Demagun

Erabiltzailearen aurpegia Ion Mintegiaga 2016ko urt. 20a, 10:46

Demagun gezi gorriei segika Arabako lautadan lekutzen gaituztela.

Demagun gure etxekoek ordu erdi edo ordubeteko bidaiak egin behar dituztela.

Demagun patioko 50-100 lagunok kideak garela 1989aren aurretik bezala.

Demagun gure buruak gobernatzen ditugula; guk garbitu, guk sukaldatu, guk zerbitzatu.

Demagun murrizte neurriak altxata gure gutunak bi egunetan iristen direla eta ez 20-25etan.

Demagun arauak zentzu zabalean hartuta aurrez-aureko bikoitzak eta hirukoitzak ditugula.

Demagun euskaraz ikasteko eskubidea berrekuratzen dugula.

Demagun herriko berriak irrati-telebistetatik euskaraz jasotzen ditugula (txistu egiten diguzue baina maite zaituztet oraindik).

Demagun baldintzen arabera, lanera begira, tornuak, fresak, aroztegiko herramintak maneiatzen ditugula.

Demagun formakuntza ikastaroak antolatzen ditugula.

Demagun batzar irekietan patxaraz eztabaidatzen ditugula aurrera begirako urratsak.

Demagun herriko eragileekin aurrez-aurreko proposamenak partekatzen ditugula.

Ez litzateke askatasuna, garbi dago; baina ukitzen ari garela sentituko genukeen. Eta ukitzen den hura errazago heltzen da.

[Oharra: Eduki honen jatorrizko bertsioa argia.eus-en argitaratu da eta Creative Commons lizentziari esker ekarri da hona]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!