Gure herria ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Ion Mintegiaga 2015eko uztailaren 15a

Espetxeratu berria den euskal presoa, normalean kaletik ezagutzen ez dituen kideekin modulu edo galeria batean lekutzen dutenean, Euskal herriko beste herrialde bateko unibertsitatean matrikulatzen den ikaslearen sentipenek hartzen dute.

Bat batean, Euskal Herria ezezagun bat agertzen zaio, bizitza garatu duen herri eta eskualdean existitzen ez ziren espezietako euskaldunez osatua.

Ama hizkuntza euskara izan eta lagunartean hika darabilen herritarrak, euskara etxean jaso ez eta eskolan nola hala ikasi duen hiritarrarekin elkartzen denean, pixkanaka, nahi gabe, batuarako joera gailenduko zaiola nabarituko du, lagunak buruarekin bai bai eginagatik, erdia baino ulertzen ez diola jabetzen denean.

Hiritarrak, kaletar petoa, aldameneko kidearengan, noizbait, aizkora eskuan, aitarena omen zen etxe hartakoen oinordekoa irudikatu du; edo Obabako biztanle bat. Kontrasteak askorako ematen du.

Oharkabean, batzuen eta besteen hizkera, euskalki, doinu eta ahoskerak nahastu egiten dira, popurri neutro bat eratuz.

Irakurri artikulu osoa argia.eus-en

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!