k antolatuta, Kulturarteko Areto Futbol Txapelketaren bigarren edizioa jokatu zen Uzturpe frontoian, Laskorain KE eta Tolosala FKE elkarteen laguntzarekin. Aurten Usabal kiroldegiko langileen greba dela eta, Herrikide ikastetxean (Eskolapioak) izan da. Jatorri desberdinetako gazteek parte hartu dute: Maroko, Argelia, Senegal, Hego Amerika, Euskal Herria... Horrez gain, hiru elkarteren parte hartzea ere izan dugu: Caritas, Peñascal eta Zehar errefuxiatuak. Giro bikaina izan dugu eta datorren urtera begira berriro ere antolatzea pentsatzen ari gara. Aurten 18 taldek parte hartu dute, aurreko urtean baino 7 gehiago. Finalean, Valientes taldea izan zen garaile, Real Turcia taldeari irabazita.
Kirola buru izanik, erlazio osasuntsuak sortzeko espazio bat eskaintzeko aukera da txapelketa. Kirola Denontzat izeneko proiektuaren barnean sartzen den ekintza da, kale egoeran dauden gazte etorkinen, etorkinekin lan egiten duten gizarte-erakundeen, kirol elkarte desberdinen eta tokiko gazteen parte hartzea bultzatu nahi duena. Beti sustatuko da jatorri desberdinekiko errespetua eta tolerantzia, eta aldez aurretik jakinaraziko da indarkeriazko eta diskriminaziozko jokabideen aurrean jarduteko protokoloa, dela generoagatik, arrazagatik, sexu-orientazioagatik, etab.