Ahots-Oihartzunak Solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Jatorkin Al-Nahda Elkartea 2023ko ekainaren 8a

Harresi Ikusezinak Podkast-a oinarritzat harturik migrazioarekin zerikusia duten hainbat gai landuko dira solasaldi honetan.

Aste honetan komunikabideetan azaldutako berri baten ildora migrazioaren gaiari heltzeko beharrarekin aurkitzen gara berriro. Izan ere, Irungo Atzerritarren Brigadako buruzagiak atxilotutako migratzaileengatik egun libreak eskaini nahi zizkien langileei. Hau, migratzaileen oinarrizko eskubideekiko, atzerritartasun gaietan indarrean dagoen legearekiko eta poliziaren lan eskubideekiko errespetu falta eta zapalketa ikaragarria eta kezkagarria da.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9227300/irunen-gertatutakoaren-ondotik-arrazakeria-instituzionala-salatu-dute-gizarte-eragileek/

Hori dela eta, migrazioa gaitzat duen solasaldi bat antolatuko dugu uztailaren 6an 17:30etan Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Solasaldia Jatorkin elkarteak dinamizatuko du, baina denon parte hartzea sustatuko da. Harresi Ikusezinak Podkast-a oinarritzat harturik zenbait gai landuko dira: migrazio fluxuak, Bidasoako frontera, harrera elkarteak etab.

Podkast-a entzuteko Eitb-linka euskaragarri duzue hemen. Baina nahi izan ezkero spotify-en ere eskuragarri duzue.

https://www.eitb.eus/eitbpodkast/bizitza/gizartea/harresi-ikusezina/

Gaiarekiko interesa baduzu ez izan zalantzarik parte hartzeko.

Anima zaitezte!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!