Tolosako areto futbol txapelketa, interkulturala eta mistoa

Erabiltzailearen aurpegia Jatorkin Al-Nahda Elkartea 2023ko maiatzaren 24a

Beste urte batez, Jatorkin elkartetik Tolosako Areto Futbol Txapelketa Interkultural eta Mistoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Uztailaren 1ean eta 2an jokatuko da, Uzturpe frontoian.

Txapelketa honek kultura eta jatorri ezberdinekiko errespetua eta tolerantzia sustatu nahi ditu. Era berean, gizarteratzearen eta kulturen arteko bizikidetzaren garrantzia nabarmentzea. Gainera, aurten aitortza berezia egin nahi diegu parte hartzen duten emakumeei.

Uztailaren 1ean eta 2an izango da, Uzturpe frontoian (kirol instalazioetako langileak greban egonez gero, Herrikiden, eskolapioetan). 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta gehienez 10 laguneko taldeak izango dira. Ekainaren 16an amaituko da izena emateko epea, eta horretarako hiru modu daude: 943 507 747 telefono zenbakira deituz, 640 606 619 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidaliz edo jatorkin@gmail.com helbide elektronikora mezua idatziz. Txapelketako talde irabazleak bazkari bat irabaziko du Amets tabernan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!