Solasaldi hau Marokotik beren bizitzako etapa desberdinetan emigratu duten emakumeen kontakizunetan oinarrituko da. Solasaldi honekin konfiantzazko gune bat sortu nahi da, migrazio-esperientzia bizi izan duten emakumeek beren bizipenak espazio eroso eta seguru batean partekatu ahal izan ditzaten. Bi emakume marokoarrek beren esperientzia partekatuko dute; ezkontzari, familiaren edo kulturaren presioari eta mendebaldeko kulturara egokitzeari dagokienez. Errealitate sozial bat mahai gainean jarri nahi da, errespetutik eta bizi esperientzietatik abiatuta.