Prestaketa egunak izan dira, orain arte, San Fermin aurreko egun horiek guretzat ere. Ohiko “uniformea” prestu izateaz gain, azken entseguetan abestiak findu eta Iruñeara bidean jarri izan gara azken sei urteetan.
Sei urte horietan, zortzi egunez, Muthiko Alaiak peñarekin ibili gara Estafeta kaletik abiatu eta Iruñeko txoko desberdinak bisitatuz. Kalejiran pankartaren atzetik. Saltoka, dantzan, kantuan, korrika… laguntasunean alai!
2015.ean, ordea, ez gara Muthikoko gure lagunen bidelagun izango San Ferminetan. Baina eskerrak eman beharrean gaude orain arte guregan jarri duten konfiantzagatik.
Lehenik eta behin, mila esker ibilbide honetan zehar peñaren buru izan diren Alberto, Joseba eta Juleni. Ondoren, eskerrak eta animoak horretan hasi berri den Reitxi. Eta nola ez, gure otorduak mimo handiz prestatu dituzten sukaldari eta zerbitzariei. Baita ere, gure eztarriak ez lehortzeko ahalegina egin dutenei, bereziki Leñori! Patxi eta zezen plazan inguruan genituen koadrila guztiei ere eskuminak, meloi eta albondiga ederrak jan ditugu eguzkitan zuei esker. Besarkada handi bat ere Peiori, balts baten doinuan.
Eskerrak gurekin dantza, salto, korrika, kantu egin duzuen horiei, gure zezenetako edariaz eta janariaz arduratu zareten orori. Denon izenak zerrendatzea zaila da testu batean. Eskerrik asko Neskatxa eta Muthiko Alaiak, ongi pasa San Ferminak eta gozatu, merezi duzue eta! Euskal musika eta giroa dagoen txokoren batean topatuko gara berriro ere, ziur.