Bizkotxo zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Garmendia 2015ko urr. 15a, 11:38

Aurreko asteko pastak atzean utziz, badator Johana bizkotxo eta guzti partidara. Apurka- apurka denak bildu dira eta badoaz aldageletara astebururo legez. Entrenatzaileek partidarako eman beharreko azken irizpideak entzun ondoren gogotsu hasi dugu partida. Partida jokatzen ez genuenok ere prest geunden taldea ozenki animatzeko!

Gogorra da lesionatuen bizitza, gehien gustatzen zaiguna ezin egin, ikara berriz hasteko, buruhausteak, noiz jarriko naiz ondo? Forma galtzen ari naiz? Beti niri pasatzen zait?

Gure aurrelari pitxitxi Leirek lehen aukera izan du hasi eta berehala eta lasaitu gara apur bat animatzaileok. Denbora aurrera zihoan eta halako batean ez zaigu bada Johana belaunikatzen aurkariari begira! Zer ote dabilen asma ezinik genbiltzala atsedena heldu da. Markagailuan aldaketarik jasan barik. Kanpoko giroa gero eta beroagoa zen, arbitroaren lan exkaxak indartuta hor ari da geure kapitaina gradatatik ozen taldea animatzen, arbitroa bakean uzten ez duen bitartean, hagin gabe utzi dutenez hozka ezin eta sasoitsu buila egiten du Mireiak, asteasuarra dela argi gera dadin.

Lehen aldaketak egin dituzte eta badator Alazne bandara, gertuen harrapatzen gintuena zenez zer bururatuko Mireiari eta golik sartu ezean isuna jarriko diola esan ez digu bada… jajajaja denbora aurrera doala konturatu gara eta ez dugu bada azken bost minutuetan sartu garela entzuten. Ezin egonak harturik gaude, gure esku dagoena egiten ari gara dena ematen eta bat-batean hartu du baloia geure 11 zenbakiak, gola gertu zela ikustean altxa gara kanpoan geundenok eta Ainhoaren gola pozez ospatu dugu, sekulako ostikadaren ondoren baloia sareetara. Kosta arren hiru puntuak etxean zirela ohartzerako, ara azken bizkotxo zatia Izarorentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!