Lasterketak antolatu dituzte Karting Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urt. 23a, 10:58

Karting Tolosan lasterketak antolatu dituzte, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an, 22:00etatik 00:00etara. 3 gidariko 10 taldek parte hartuko dute, eta 120 itzuli eman beharko dituzte; gidari bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du. Irabazleek kasko bana jasoko dute. Otsailaren 1ean eta 8an, berriz, babesleen banakako lasterketak izango dira. Hauetan guztietan izena emateko edo taldeak osatzeko,www.themotorplan.com webgunea bisitatu behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!