Aulkitik: Itxaso Leon

Erabiltzailearen aurpegia Itxaso Leon 2015eko urtarrilaren 28a

Oraingoan, Añorgaren aurka etxean jokatu genuen eta aurreko partidan bezala baja batzuk izan genituen tartean. Baina Irati eta Ainhoa jubenilak etorri ziren taldeari aire freskoa eta laguntza eskaintzera.

Partida gogotsu hasi genuen, baina tentsio hori poliki-poliki galtzen joan zen eta presiotik ateratzeko arazoak agertu ziren saskiratze arazoekin batera. Azkeneko zatian, taldeak indarra berreskuratu eta kantxan Añorgari aurre egiten jarraitu zion. Azkenean, 43-46eko markagailuarekin bukatu genuen.

Porrot hau ez da porrot hutsa izan, aurrera egiteko eta talde bezala hazten jarraitzeko baliagarria izango dena da, buruak altxatu eta barruan dugun indar hori ateraz talde potente bat izatea lortuko dugu. 1,2,3…XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!