Belarritxikiak eta Ahobizitxikiak prest!

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2018ko abenduaren 3a

Esango nuke baietz. Esango nuke balio izan duela maniak utzi eta ohitura berriak hartzeko.

Pausoa luzatuz, ahoari belarria jartzeko balio izan du.

Argi dago baina, helduak ez ezik, txikiak ere ari direla ariketa honetan parte hartzen.

Bi kidek egin dute topo, auzoan. Euren arteko elkarrizketak «ohituragatik» gaztelerazkoak izan dira urteetan zehar, beno, beti. Biak dira baina, euskaldunak. Hizketan ari dira eta haietariko baten alabak «eta txapa,zer?» bota die. Begiak zabal-zabal, irribarrea zein koloreak atera dizkie gurasoei.

Jarraitu dute hizketan, baina aldaketa egin dute, euskaraz ari dira orain, eta haurrak bere jolasean jarraitu du.

Txikiek ez dute erronka honetan edo ariketa honetan «txapa» jartzeko aukerarik, baina hura daramatenek zer egiten duten ikustekoa bai. Eta ari dira, ari dira gurasoak , bizilagunak, tabernariak edo dena delakoak, txapa daraman ala ez ikusten eta baita «zintzo» ari diren ala ez epaitzen.

Erronka gurea da, bai, baina eskerrak batzuetan ere baditugun gu entzungo gaituzten «belarritxikiak» prest eta kontu emango diguten «ahobizitxikiak».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!