Auzoa(n) bizi

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2018ko urr. 2a, 20:35

Euskal Herrian etenik gabeko euria ohikoa da. Azken boladan, iruditzen zait, beti ezagutu dugun euri horren ondorioa, hiri eta herrietan, areagotzen ari dela.

Itzuli gara. Bueltan dira egunerokotasunean hain arrunt egiten zaizkigunak: iratzargailu, eskola ordu, erosketak,otordu arinak…

Asko eta asko egongo da berriz noiz iritsiko osteguna, badakizue, sozializatzeko aitzakiarekin egin ohi dugun 'pintxo pote' arratsa. Baina hori herri mailan hain arrunta dena, desberdin da auzoetan. Are gehiago auzoak erdigunetik urrun badaude.

Gure auzoko egunerokotasuna aldiz, ez du ostegunak moztu, ez du pintxo poteak ekarri, gazte jendeak baizik. Izan ere, auzokideok zerbitzu berri bat dugu. Atzean, gogoa eta ilusioa nabari dira. Baina egia da horrelakoetan, negozio txikietan beti dagoela ilusioa, gogoa eta horrek guztiak argia ikusiko badu, bezeroengatik izango da.

Udatik bueltan topatu ditut auzoko taberna bat itxirik, harategi bat ere bai. Gezurra badirudi ere, eragina galanta da. Herri mailan denda eta tabernak isteak baino argazki are grisagoa du egoera horrek auzo txiki batean. Udatik bueltan etxeetakoak ez ezik, zerbitzuen pertsianak beheran ikusteak tristura dakar.

Aitzitik, horren guztiaren erantzukizuna gurea da, auzokideona. Guk ongi erantzuten badugu, pertsianak ez baitira behera joango. Komertzio txikiaren alde egin behar dugula diogu, baina alde egin dezake ideiak, gure egunerokotasunak harrapaturik baikabiltza ahalik eta erosoen egiten egunak eskatzen dizkigunak: erosketak, kafea,…

Ez dadila auzoa lotarako gune soila izan. Izan dezala bizitza, gauez zein egunez; isila gauez, baina bestelakoa egunez. Gure esku dago; bizi dezagun auzoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!