Zer gehiago?

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2018ko apirilaren 22a

Asteotan denetarikoak izan ditugu: gezurretako tituluak, lotsagabekeriak, Siriako irudi gogorrak, penalti edo ez-penalti baten bidezko garaipena, santurik gabeko Aste Santua, ikurrinik gabeko Aberri Egunak, injustiziaren haserreak piztutako aldarri isilak,...

Guztiak izan daitezke artikulu baterako gai posibleak, guztiek eman dezakete zeresana bai eta piztu ere eztabaida.

Horretan aritu baino, dena den, gera gaitezke hausnarrean, gure kolkorako, nork bere prismaren araberako irakurketarekin.

Nik ez dut ulertzen nolatan ez dion PPk ardura politikorik zein ardura pertsonalik eskatzen gezurtiari; ez dut ulertzen nolatan ospatu dezakeen Aberri Eguna ikurrinik gabe alderdi abertzaleak; nolatan lortzen duen ustezko justiziak, Altsasuko auziarekin halako espetxe-zigorren bueltan aritzeko ausardia, beste asko eta askori inolako zigorrik ezartzen ez zaienean; nolatan iritsi gaitezkeen Siriako zein beste ertz bateko irudia aurrean dugula gure pintxoaz gozatzen jarraitzera; orrialdeak aurrera-atzera, nola iritsi garen denetarikoak digeritzeko gai izatera.

Beno, agian iritsi naiz ulertzera, maiztasunak egiten baitu edozer gauza arrunt.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!