Badira 40! (1977-2017)

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2017ko irailaren 22a

Berrogeigarren urteurrena izango da. 1977ko irailaren 25ean ospatu zen lehenbizikoz Alderdi Eguna. Aralarko San Migelen jendetza elkartu zen.

Hainbesterainokoa izan zen haren ondorioz abertzaletasunaren indarberritzea, non etorkizunera begirako urrats sendoak jorratzeko grina bera ere suspertu egin baitzen EAJ-PNVren barruan. 80.000 jeltzaleren bilkura hark bizirik dirau, eta egun ere, Forondako landa abertzale askoren topaketaren lekuko da. Aurtengo Alderdi Eguna berezia bezain garrantzitsua da. Izan ere, 40. urteurrena izango da oraingoan, eta horrek bere biziko garrantzia du hastapenak zeintzuk ziren kontuan izanik. Argi dago EAJ-PNVren indarrak paper garrantzitsua jokatu duela gure herriaren iraganean, eta baita izango ere etorkizunean.

Gure aldarrikapena zabaldu, erakutsi, ozen esan, nor garen, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun. Hori da gure egitekoetako bat, eta nazio diren beste batzuena, Katalunia kasu.

Horregatik, berrogeigarrenez ospatzera goaz irailaren 24an.

Pausoz pauso, gure bidean, berrogeigarrenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!