Indar ufada!

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2017ko ekainaren 4a

Guraso eusleak, indar ufadak, irriak, barreak, pailazoak, umeak, gazteak, gazteagoak,... Guztiak batu zituen joan den larunbateko ekitaldiak, eta denek euskara arnastu zuten, eta aldarrikapena zabaldu lau haizetara.

Zorionak antolatzaileei, herritarrei, tolosarrei, guzti-guztiei.

Tolosak argi adierazi du hori baina, eguneroko lana da, eta eutsi egin behar zaio. Baina aitortzekoa da, une jakin batzuetan kontzientziazioa piztearekin batera, indarberritu egiten dituela gogoak, eta arnasaldi berri bat eskaintzen.

Jarrai dezagun bidea, eusten, ematen eta zabaltzen. Oparitu dezagun euskara, gainerakoek ere aukera izan dezaten, gertuago senti dezaten. Euskararen eskualdea izan gaitezen, trebezia osoz, emanez, eutsiz, zabalduz. Euskaraz bizitzeko aukera gehiago zabaldu ditzagula gure egunerokoan.

Goitik estutzen gaituen geruza kendu, eta aire berria arnastu.

Izan gaitezen euskararen arnasgune!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!