Tolosa……..tzen!

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2016ko azaroaren 13a

Adosten, idazten, hitzartzen, pentsatzen, hausnartzen, entzuten, esaten, adierazten,... Tolosatzen.

Partaidetza prozesuez maiz hitz egin da azken urteotan, eta baita entzuteak eta adosteak duen garrantziaz ere, baina esate hutsak ez du balio. Entzun, aditu, ekarpenak egin eta adostu,... ariketa praktikoak, zuk eta nik, hark eta besteek,... Egunotan Tolosatzen inguruan ari da jendea, herritarrak gonbidaturik daude, parte hartzera.Tolosatzen tolosarrek egingo dute, eurek egingo diote Tolosari etorkizunean nahiko luketen herriaren argazkia. Eta eskertzekoa da, abagunea, tartea, aukera eskaintzea, baina ariketarako hitzordua eta lekua jartzea baino,… -tzen horren bueltan egindako ekarpenak kontuan izatea. Amarotz auzoa bera ere parte hartze prozesu batean murgildurik dago. Nork bere ekarpena egin dezake, eta baita orain artekoaz informazioa jaso ere.

Aspektu ez perfektua= -t(z)en

Aspektu hau bukatzeke dagoen ekintzari atxikiko zaio, beraz, prozesua martxan da, Tolosatzen ari gara, bidean, martxan. Herritik eta herriarentzat. Jarrai dezagun beraz, adosten, idazten, hitzartzen, pentsatzen, hausnartzen, entzuten, esaten, adierazten, erabakitzen,...Tolosatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!