Eurolotsa

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2016ko apirilaren 10a

Berlingo pareta, harresia bertan behera bota zutela mende laurden pasa den honetan, beste hainbat eta hainbat horma eraikiko dira munduan zehar gaur egun.

Hasiak dira eraikitzen, eta ustezko giza eskubideen Europak lotsarik gabe, muzin.

Europaren lotsagabekeriaz hitz egitera ausartzen naiz, ezin baitaiteke bestela ulertu, zer nola begira dezakeen gizakiak beste aldera. Are gehiago, ardura politikoa dutenei etikoa ere beharko luketela sinetsia nintzen, baina,...

Mugarik gabeko Europaren iruzurra ez da txantxetakoa. Arazoa ez da hainbeste beste herrialde batera ezin joana, zeure etxetik botatzen zaituztenean bertako aterabide bakarra ere itxita izatea eta ondorioz, irteerarik gabeko kale gorrian geratzea. Zure etxean bertan gatibu izatea, eta gero eta arazo potoloago honetan, Europak muzin egitea baino harrigarriago ere egiten da isilpeko onarpena, beste aldera begiratzea, eta lotsa bera ere galtzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!