Tolosaldea ezagutuz

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2016ko otsailaren 28a

Hitzik gabeko irudi samurrak eskaintzen ditu Tolosak eta inguruneak, Tolosaldeak. Oiartzunik gabeko taupadak argazki batetik besterako jauziak, eta jauzirik gabeko paseo aukerak.

Irudi bidez Tolosaldea ezagutzera emateko Tolosaldea Garatzenek egin duen bideoa turistentzat erakargarri ez ezik, bertakoontzat ere gozagarri gerta daiteke. Ez dago txarangarik, ez dultzaina doinurik, ez txilibitu hotsik, baina hauek guztiak irudien atzean daude, gure ospakizunetan, gure aisian, erraldoien soinen baitan, eskopetarien martxan, … Kultura, gastronomia, festa, nortasuna izan daitezke amu onak jendea erakartzeko, nahiz bertakoek gozatzeko.

Benetan merezi duen herria baitugu, agenda oparoa duena; txotxongilo, kontzertu, merkataritza zabala, gure baserritarren eskutik kalitatezko produktuen azokak, erakusketa, kirola, kultura zainetan daraman herria. Euskal Pizkundearen herria ere izan zitekeen, alajaina!

Gurean ere bada zer bisitatu, zer ezagutu, zer entzun eta dastatu. Bai horixe.

Atseginez ikusi eta partekatzekoa eskaintza, atseginez, Tolosaldea gozatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!