Ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2015eko irailaren 13a

Joan zaigu udako oporraldia, eta aurki izango ditugu ikasleak euren bizkar zorroak bete liburu, beldur, lotsa, irri, malko eta algarez ikasgeletan. Batzuek ohiko ikasleak izango dituzte, irakasleak ere ezagunak, eta ikastetxea gehienen kasuan, ezaguna.

Hori guztia desberdin topatuko du beste nonbaitetik datorrenak, eta neurri handi batean, batzuek baita hizkuntza ere. Dena den, eta haur edo gaztetxo etorkinei dagokionez, kontuan izanik gainera, behin ikasturtea hasia denean bertaratu beharra izaten dutela zenbaitetan, ezin esan euskararen presentziak, ikasi beharrak, eta erabiltzeak berak ere bizkar zorroan liburuek eurek baino pisu handiago duen zamak dituenarentzat erronka zaila ez denik.

D ereduak goranzko bidea hartu du, baita Nafarroan ere! Badakigu baina, ez dela nahikoa eredu batean matrikulatzearekin. Egin dezagun ikasle guztientzat eguneroko hizkuntza euskara, erabil dezatela, liburuetatik eta bizkar zorroetatik kanpo atera dezatela. Bizi daitezela euskaraz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!