Emakume abertzalea historia idazten

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2015eko martxoaren 8a

Izaskun Uriagerekak (EAJ), Mungiako alkate zenak, trebezia, koherentzia, herriarekin konpromiso tinkoa erakutsi ditu. Adorea izan da erakutsi duena, indarra, kemena, eta abertzaletasuna.

Sarri askotan, gizarte honetan, batak besteari leporatzen dizkio egin dituenak edo ez dituenak, baina Euskal Herriko historian orri berri bat ireki duen emakume honek ez du ez benetako abertzaleen miresmena baino piztuko, ezingo dio inork abertzaletasunaren inguruan inongo ikasgairik eman. Izan ere, zaila izango zen, baina argi zuen. Bere herriarentzat nahi ez zuena derrigorrez jarri baino lehen, nahiago kargua utzi. Hori da hori, inongo abertzalek ezingo du ukatu emakume jeltzale honen ausardia.

Auzitegi Gorenak berean darrai, inposizioak muturreraino eraman ditzake, eta zenbaitetan bestelako ekintzekin itzala eman nahiko dio baten batek bere herriko balkoian jarri duenari, Tolosan esaterako ikurrinari ez dakit nik zer omenaldi egin espainiarra jarri ondoren,...

Nik emakume abertzale honen eredu hau txalotzen dut, eta emakume jeltzale honek Euskal Herriko historian egin duen kapitulu bikaina gogoan izango dut, ez baita beste kasurik eman. EAJkoa delako izango da dena den, agian, zenbait prentsatan izan duen oihartzunik eza,… Nahiz euren buruan abertzaletzat izan, baina abertzaleen artean ekintzarik abertzaleena ez ote da Uriagereka anderearena? Historia idatzi duzu.

Honelako ereduak errepikatzea zoragarria litzateke, eta hala, Joseba Egibarrek esan bezala, arazoa ez da EAJrena izango, Espainiak izango du arazoa.

Eskerrik asko, Izaskun Uriagereka, eskerrik asko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!