Aldatzen ez dena

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2015eko urtarrilaren 18a

Urte amaieran nahiz urte hasieran, etxe askotan opariak utzi dituzte bai Olentzerok bai eta Errege Magoek ere.

Etengabeko aldaketen lasterketan murgildurik gaude. Gauza asko eta asko aldatuz doaz denborarekin,eta zer esanik ez teknologiaren urrezko aro honetan. Hala, telefonotik egin ditzakegu erosketak, musika entzun, hitz baten esanahia aurkitu, irakurri, … eta seguruenera batek baino gehiagok Olentzerori whatsapp bat bidaliko zion zer desio zuen esateko. Pentsa, zenbateraino aldatu diren gauzak denbora laburrean!

Bai, aldaketak, aurrerapenak, baina badira aldatzen ez diren gauza asko eta asko ere.

Esaterako, badira zenbait familia, ez urte amaieran ez urte hasieran, ez Olentzeroren ez eta Errege Magoen oparirik jaso ez dutenak. Horien egoera ez da aspaldi aldatu, eta familia horiexek dira eta ziren iaz nahiz duela bi, hiru, urte «aldatzen ez diren Gabonetako protagonista». Ez daude urrun, hurbilekoak dira, bizilagun akaso.

Txiroa beti baita txiro. Eta aberatsa? Ez. Txiroaren egoerak ez du aldaketarik izango ziurrenik, baina aberatsarenak seguruenera bai, orduan eta aberatsagoa izateko parada izango du.

Argi da, «dena aldatu da» esatea egiari gezurra eranstea dela. Ez baita guztia aldatzen, ez dugu guztia aldatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!