Elkartasun mezuak Laskorain ikastolatik

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2014ko azaroaren 30a

Joan den astean Laskorain Ikastolako ikasleen mezuak jaso genituen Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. Ikasleen elkartasunak keinu desberdinak izan zituen: mezuak , sinadurak, txokolatea bizkotxoarekin edo txistorraren truke euro bat ,eta ondoren, larunbatean presentzia.

Azaroaren 7an Ziburun manifestazioa egin zen. Euskaltzale ugari, guztiak desberdin, baina erronka bat bera: IKASTOLAri babesa .

Diskriminazioa. Gai hauetan egia esan, nabaria da haurtzaroak bere bere-berezko duen naturaltasuna dela eta, irakurketa desberdinak egin ditzakeela batek. Hala, Ikastolaren egoeraz hausnarrean, txikiak halakoak galdetu zizkion amari: Ama, zergatik nahi du alkate honek Ikastola itxi?, Zergatik ez dute nahi umeek euskara ikastea? Eta baita honako hau ere : Zergatik da gizon hori hain erretxina?

Ez baita erraza benetan ulertzea, nolatan herri ordezkari batek bizkarra eman diezaiokeen kulturari, hezkuntzari, euskarari, haurtzaroari. Hain ume ez denak aldiz, ez dizu galderarik egingo, ezagutzen du egiaren gordina.

Hain ume ez denak sinatu egingo du, baina badaki ez dagoela funtsik, ez dagoela benetako arrazoi logikorik. Logikatik haratago daude auzapezaren ekintzak: argi-mozketak, isuna jartzea, isunaren kopurua laukoiztea izateari utzi dionak badaki honen guztiaren atzean haurrak berak uler ezin ditzakeen asmo txarrak daudela.

Hunkigarria izan zen manifestazioa, baina are hunkigarriagoa da ikasleen isilunea Ziburuko haurrak argizaria eskuan Ikastolara doazela ikustean.

Idatzi zenituzten mezuengatik, sinaduren bilketagatik, hamaiketakoa prestatu eta dirua biltzeagatik,… Bejondeizuela!

Eta zuri, Ziburuko auzapezari, nire lankide eta adiskide baten hitzak opa dizkizut:

Entzun ezazu orain

Ziburuko auzapez

Frantsesa zara baina

demokrata batez.

Euskara ta euskaldunak

nahi dituzu ahuspez

ez dizugu utziko

ziur egon zaitez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!