Beste erronka bat, baina bera

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena Urkiola 2014ko urriaren 5a

Bi egun barru ospatuko da Kilometroak 15 Orion. Gezurra dirudi zeinen azkar pasatu den urtea. Lekukoak Tolosatik Oriorako bidea egin zuen, eta halaxeko bidea eginen dute etzi tolosar eta euskaltzale askok ere.
Erronka berri baten atarian da berriz ere Euskara, eta noski, Orioko Ikastola izango da termometroa. Giroa epel izatearena aldiz, norbanakoaren ardura izango da. Nork bere ardura izango du, eta denok izango dugu beste bat, euskara erabiltzearena, euskarari bultzada ematearena.
Iparraldeko Ikastolek ez bezala, Oriokoak ez du baimen beharrik, ez du jendearen laguntza eskatzen isuna izateagatik. Oriokoak ez du tankera horretako  osasun arazorik, baina guztia hobetu daiteke, eta guztion esku dago batean zein bestean kalitatezko hezkuntza euskaldunaren aldeko apustuak behar duen lekua izatea.
Egun bat Ikastolaren alde, izan leku batekoa zein bestekoa. Keinu bat, irribarre bat.
Oriokoek, nahiz Ziburukoek, nahiz Lodosakoek merezi dutelako, haurrak non, laguntza han. Erronka berri honetan marka hautsi dezazuela oriotar nahiz euskaltzale orok!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!