Larunbatean, aurtengo Eskolako Festa ospatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iturri Zahar Guraso Elkartea 2018ko ekainaren 1a

Egun guztiko festa antolatu dugu Iturri Zahar Gurasoen Elkartetik.

Ondorengoa izango da egitaraua:

11:30. Ikasleen emanaldia herriko frontoian eta ondoren puzgarriak.
14:00. Bazkaria. Janaria norberak ekarri behar du. Zahagi ardoa eta kafea Guraso elkartearen kontura.
15:00. Musika DJ Baldaren eskutik.
16:00. Futbol partiduak gurasoen eta LH 3. zikloko ikasleen artean. Ondoren guraso eta ikasleen arteko sokatira lehiaketa.
17:00. Merienda ikasleentzat Ogi Berriren laguntza eta Guraso Elkartearen eskutik. Ondoren musika festa DJ Baldaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!