Otsailaren 6an inauteri jaialdia frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Irurako ikastola 2018ko otsailaren 5a

A ze parea, karakola eta barea lelopean inauterietako jaialdia egingo du Irurako ikastolak. Frontoian ospatuko da, otsailaren 6an, asteartean, 19:00etan herriko frontoian.

Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek aurkeztuko dute emanaldia eta ikuskizunean zehar bi saski zozketatuko dira.

Bi urtekoek eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoek, Txanogorritxu eta otsoa eskainiko dute. Haur Hezkuntzako lehen mailakoek eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek, erlea eta lorea; Haur Hezkuntzako bigarren mailakoek eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoek sagua eta katua; Haur Hezkuntzako hirugarren mailakoek eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailakoek euria eta eguzkia; eta Lehen Hezkuntzako lehen mailakoek eta seigarren mailakoek Pinotxo eta Gepetto.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!