10:30. Mendimetroa
12:00. Plazatik ikastolara abiatuko gara kalejiran.
12:30. Bertso emanaldia.
Ondoren. Jolas kooperatiboak.
14:00. Bazkaria.
16:15. Bingoa.
Ondoren. Aurpegi margoketa eta photocall-a
17:30 - 18:30. Globolexia.
Bazkaria ikastolan prestatuko denez, bakoitzak bere mahai tresnak, edalontzia, platera eta ezpainzapia ekartzeaz arduratu behar du.
Eguraldi ona eginez gero, bakaria ikastolan bertan izango da. Beraz, nahi izanez gero, itzalkina eta hau mantentzeko euskarria bakoitzak berea ekarri beharko du. Mariskada eder bat zozkatuko dugu.
Mendimetroa
Mendimetroak, kmk17 antolatzen ari den OnĚatiko Ikastolaren asmakuntza da eta orain arte arrakasta handia izan duen Erronka ekimenaren barruan kokatu nahi duten ekintza. Mendimetroak-ek beste izaera eskaini nahi dio azken urtean Erronkak hartu duen giro konpetitiboari eta besterik gabe partizipazioa saritu nahi du. Mendimetroak ekimenak Gipuzkoako Ikastolok osatzen dugun komunitatea ere sendotu nahi du. Guk ere, Irurako Ikastolan ekimenarekin bat egin eta denok batera Ikastolaren egunean (maiatzaren 20an), lehiarik gabeko mendizaletasuna sustatzeko irteera bat gauzatuko dugu.
Ibilbidea: Bi ibilbide daude, motza (HH osoa eta LH-ko lehenengo ziklokoentzat) eta luzea (LH-ko 2 eta 3. Ziklokoentzat). Bi ibilbideak Agarre baserriko mendi kaxkoan elkartuko dira 11:50aldera, han argazkia atera kmk17-ko ikurrarekin eta ondoren kalejiran denok plazatik Ikastolara.
Hitzordua: Ibilbide luzekoak; 10:30 Ikastolako parking-ean Ibilbide motzekoak; 11:00 Ikastolako parking-ean Antolaketa Ibilbide motzekoak gurasoekin etorri beharko dute, haien ardurapean. Ibilbide luzekoak, taldeka antolatuko dira (4-8 artean) eta talde bakoitzean guraso arduradun batek joan behar du gutxienez.