Motxila 21 taldearen emanaldia izango da azaroaren 4ean

Erabiltzailearen aurpegia Irurako ikastola 2016ko urriaren 17a

Irurako ikastolak antolatu du ekimena. 237 ikasle ari dira ikastolan eta 150 famili biltzen ditu hezkuntza proiektuak. Eraikin berria finantzatzeko erabiliko da kontzertuarekin bildutako dirua.

Down sindromea duten hamabi gaztek osatzen dute Motxila 21 musika taldea, eta irakasle edo laguntzaile gisa dabiltzan beste zazpi boluntariok ere bai; tartean dira El Drogas (Barricadako taldekide izandakoa), eta Mareako Kutxi eta Piñas.

Tolosako Leidorren ariko dira, azaroaren 4ean, 20:30ean hasita Irurako ikastolaren eskutik. Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura, turismoa, gazteria eta kiroletako departamenduak lagundu du ekimena.

Zortzi euroan izango dira sarrerak salgai, Irurako ikastolan, Anoetako herri ikastolan, Tolosako Orbela tabernan, Ibarrako Zubiaurre tabernan eta Leidor aretoan. Egunean bertan, 19:00etatik aurrera ere jarri ko dituzte salgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!