Nahiz eta asteazkenean izan zuten aukera materiala ikusi eta eskaera egiteko, irailaren 23an arratsaldez, herriko festen hasierarekin batera, aukera paregabea izango dute plazan ezarriko den postuan materiala ikusteko eta eskaerak egiteko.
Ikastola txikia bada ere, mugimendu handia duen ikastola da Irurako ikastola. Festak direla eta, taberna jartzeko lanetan ere ari dira ikastolak aurrera egin dezan. Beraz, Irurako festetan ondo pasatzeaz gain, zatozte ikastolako tabernara!