Ikastolako irakasleek Konfiantzaren Pedagogia formazioa jasotzen aritu gara bost egunetan. Aitor Elizan, Iñaki Etxezarreta eta Amaia Manterolaren eskutik jaso dute formazioa, beste zenbait ikastetxeekin batera (Anoetako Herri ikastola, besteak beste).
Beste ikuspegi batetik lantzen hasi behar dugu. Haurrekin lan egiten dugunok argi izan behar dugu gauzak zergatik eta zertarako egiten ditugun, haur bakoitzak dituen gaitasun guztiak garatzeko. Horretarako, oso baliagarria eta sakona izan den formazioaren ondoren, irakasleek pausoz pauso eta hausnarketa sakonak eginez jarraituko dute datorren ikasturtean.
Bestalde, eraikin berriarekin buru belarri jarraitzen dugu. Apirilean hasi ziren obrak eta asteartero biltzen dira arkitektoa, aparejadorea, obrako zuzendaria eta ikastolako zuzendaria jarraipena egiteko: obra aztertu, lanen aurreikuspenak egin, proposamen berriak aztertu... Ez dago oporrik eta bide horretan jarraitu behar dugu. Orain arte egindakoarekin gustura gaude eta horrela jarraitzea nahiko genuke. Udako oporrak aprobetxatuko ditugu eraikin zaharrean (eraikin berrira doazten kableak sartzeko...) eta ikastolako sarreran egin beharreko lanak aurreratzeko, besteak beste. Ikasturte berrian ere obrekin jarraituko dugu.

Zenbait aldaketa ere izan ditugu zoritxarrez: gaur egun dugun eraikina eta etorkizunean izango dugun erakinean asko lagundu zigun Jose Comas lekeittiarra hil da orain dela gutxi. Doluminak eman genizkion familiari ikastolaren izenean. Lekeitioko ikastolarekin eta herriarekin asko inplikatu zen eta hurrengo herria izan zuen Irura. Bere lanean aditu handia izateaz gain, pertsona handia izan zen eta aukera handia izan genuen berarekin ikasteko eta une bikainetaz gozatzeko. Mila esker.