2016ko Irurako San Miel jaietarako kartela aukeratzeko, lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Alex Lasa 2016ko eka. 23a, 11:46

Pasa den urteko kartela

Irurako Udaleko jai batzordeak lehiaketa antolatu du 2016ko San Miel jaietarako kartela aukeratzeko. Ondoren zehazten ditugu lehiaketa hori arautuko duten oinarriak. 

1.-Oinarri hauetako baldintzak betetzen dituen edonork hartu dezake parte kartel-lehiaketan.

2.-Inprimatutako edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: photoshop, freehand, collagea, pintura, eta abar.

3.-Kontuan hartu behar da kartelean programaren testua sartu behar duela jai batzordeak. Beraz, edo lekua uzten da testua bertan txertatzeko edo testua irudiaren azpian edo alboan erantsita ondo gelditzen dela egiaztatu.

4.- Lehiaketarako gaia Irurako San Mielak izango da, eta lanetan “IRURAKO SAN MIELAK 2016” derrigorrez azaldu beharko du idatzita.

5.- Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.

6.- Antolaketak sari bakarra banatuko du: 200€.

7.-Saria eman gabe gera daiteke epaimahaiaren irizten badu aurkeztutako lanek ez dutela gutxieneko kalitaterik.

8.- Lanak Irurako Udaletxeko Harrera Bulegoan aurkeztu beharko dira, paperean eta euskarri digitalean, 2016eko uztailaren 15ko eguerdiko 12ak baino lehen.

9 Lanetan ezingo da egilearen daturik adierazi. Lanekin batera, kartazal itxi batean, parte-hartzailearen datu pertsonalak eta N.A.ren fotokopia bidali behar dira.

10.- Epaimahaiak 2016ko uztailaren 22a baino lehen emango du bere erabakia eta bera apelaezina izango da.

11.- Saritu gabeko lanak uztailaren 26tik hasi eta 20 eguneko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean. Aipatutako epean lanak jaso gabe geratuz gero, galdutzat emango dira eta ondorioz inolako eskubide eta kalte-ordainik gabe, egoki irizten dion moduan bereganatuko ditu.

12.- Saritutako lanak jai batzordearen esku geldituko dira eta, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak bereak izango ditu.

13.- Lehiaketara aurkezte soilak, oinarri hauek goitik behera onartzea dakar eta bertan agertzen ez diren balizko arazoen aurrean jai batzordeak erabakiko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!