Irristaka, nagusi Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2018ko maiatzaren 29a

Ilazki Zalakainek Zirkuituko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, baita Alain Irazuk ere, irristaketa egokituan, biak Irristaka taldekoak. Beste maila askotan ere podiumean izan dira Irristakakoak.

Igandean II. Zirkuituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Andoaingo Aillurre kiroldegiko pistan. Irristaka taldeak sasoiko dagoela erakutsi zuen bertan, eta Gipuzkoako talde indartsuena dela erakutsi zuen. Txapelketa nagusia Irristakako Ilaski Zalakainek irabazi zuen, eta bigarren izan zen Imanol Imaz tolosarra. Irristaketa egokituko txapelketan, berriz, Alain Irazuk lortu zuen garaipena.

Alebin mutiletan Beñat Zubeltzuk jantzi zuen txapela. Infantiletan, berriz, Joanes Zibikok, Simon Villalobosek eta Julen Urkixak osatu zuten podiuma, hurrenez hurren. Nesketan, berriz, Marta Garcia izan zen azkarrena eta Naiara Badiloren eta Maren Sarasolaren konpainia izan zuen podiumean. Jubeniletan, berriz, Laura Garcia izan zen garaile, eta Eneritz Rodrigo bigarren. Mutilen artean, berriz, Bittor Urkixa izan zen onena, Arkaitz Manterola eta Julen Urrestarazuren aurretik sailkatuta. Leire Estanda onena izan zen  junior mailan.

Gainerako emaitzak:

Master 30 neskak:

  1. Bego Huerta
  2. Elene Leizagaetxeberria
  3. Amaia Montes

Master 30 mutilak:

  1. Josu Aldatz
  2. Aritz Marin

Master 40 neskak:

  1. Raquel Estibaliz

Master 40 mutilak:

  1. Unai Perea
  2. Txema Galartza
  3. Iban Otaegi

Master 50 mutilak:

  1. Karlos Gimenez
  2. Enrrique Martinez
  3. Gerardo Uribetxeberria

Master 60 neskak:

  1. Isabel Santiago

Master 60 mutilak:

  1. Julian De Frutos

[Argazki gehiago]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!