Bost domina lortu ditu Irristaka Taldeak Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2016ko urriaren 18a

Gipuzkoako patinaje txapelketa izan da eta berriro ere arrakastatsua izan da Irristaka taldeko kideentzat: orain arteko emaitza hoberenak lortu dituzte. Eguraldia lagun, lasterketaz gozatzeko aukera paregabea izan dute bertan parte hartu duten 400 partaide inguruk.

Iñaki zubillaga Irristaka taldeko tolosarrak hirugarren postua lortu du 15 kilometroko klasikako sailkapen nagusian eta lehen gipuzkoarra izanik Gipuzkoako txapeldun berria da.

Hemen Irristaka taldeko kideek lortu dituzten dominak:

   SENIOR mailan:
-Imanol Imaz.  Lehen postua

   MASTER 30 mailan:
- Iñaki Zubillaga.  Lehen postua
- Josu Aldatz.   Bigarren postua

   MASTER40 mailan:
Unai Perea. Lehen postua.

  MASTER50 mailan:
- Peio Aramendia. Bigarren postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!