Irristaka taldekoek dominak lortu dituzte Roller Tourrean

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2016ko uztailaren 28a

Laugarren urtez jarraian, Irristaka taldeko kideek dominak lortu dituzte Calafateko zirkuitoan egiten den erresistentzia frogan.

6 ordutako lasterketan, urrea lortu du Mikel Ugartemendiak, eta zilarra Peio Gorostegik. Bikoteen mailan berriz, Alain Irazuk eta Jon Legarrak ere zilarra lortu dute.

12 ordutako frogan, neska taldeak hartu du parte lehenengo aldiz 5-6 taldekako mailan. Azken unerarte aurretik ibili arren, zilarrezko dominarekin oso oso pozik itzuli dira. Esperientziarekin gustura daude eta berriro itzultzeko gogoarekin etorri dira etxera.

Estatuan egiten den erresistentziko froga garrantzitsuena da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!