Irristaka taldeak bost domina lortu ditu Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2016ko apirilaren 4a

Larunbat honetan jokatu diren Zirkuitoko Euskadiko Txapelketan bost domina lortu ditu Irristaka Taldeak, hiru urrezko eta bi zillarrezko

- Alebinetan: Bittor Urkixar (urrea)

- Master40 neskak: Rakel Estibariz (Urrea) eta Maite Iraeta (Zilarra)

- Master40 mutilak: Unai Perea (Urrea)

- Master50 mutilak: Peio Aramendi (Urrea)

Irristakako parte-hartzaile gehiago izan ziren. Senior mailan, Imanol Imaz, eta Master30ean Iñaki Zubillaga eta Ilazki Zalakain. Denak oso maila altuan aritu dira.

Taldekako errelebotan, berriz, laugarren postuarekin konformatu behar izan dute.

2016 denboraldiari hasiera ezin obea eman diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!