Irristaka taldeak lau domina lortu ditu Gipuzkoakoan

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2015eko urriaren 20a

Azken urte hauetan ohikoa den bezala, Donostiako 15Km klasikarekin batera, Gipuzkoako patinaje txapelketa ospatu da

Ez da lasterketa erraza izan, gauean egindako euriarengatik, errepidea egoera arriskutsuan baitzegoen. Hala eta guztiz ere, 400 bat patinatzaile animatu ziren lasterketan parte hartzera.  Irristakarentzat oso arrakastatsua izan da, lau domina lortu baititu. Hauek saridunak:

Senior mailan:
Imanol Imaz. Lehen postua

Master 30 mailan:
Josu Aldatz. Bigarren postua
Aritz Marin. Hirugarren postua

Master 40 mailan:
Unai Perea. Lehen postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!