Zuen kontzertuetan hankapunttetan jartzen den neska horren partez.
" Denok gaude nazkatuta silikonazko kantuez. Zergatik konformatu, eskaintzen digutena, gutxiegi bada.. Garunen greba luze hontan, eskirolak izango gara; ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean.
Iparra atzean utzi, eta hegora: berri onez Berri Txarrak. Gutariko inor ez zen falta Bonberenean; pare bat akorde, melodia urdin bat.. guk burua galdu, eurek bihotza eman. Arimak hustu, eta gureak bete.
Eta tristea da dena ospatu behar hau, baina dagoeneko badira 10 Jaio.Musika.Hil-etik igarotako urteak. Gure kotxeetan gelditzen diren azkenetariko CD-ak.. Ahazten ez duzun kantu, zure ezpainetan..
Horregatik hemen, biharrari argazki bat. Berba eta irudia, beharrezko den guztia.
Gogoratzekoa. Oroitzapen denak txuri beltzean. Ta zaila da esplikatzen, guztia eman ondoren geratzen den sentimendu hori.. ea irauten duen, badakizue hemen memoria ezabatzen digutela.
Baina zuek, segi rock&rolla zabaltzen! Eta zorionak! "