Oiartzunen aurkako norgehiagoka ez zela batere erraza jakinda, beldurrak alde batera utzi eta Usabalen elkartu ginen partidurako prest.
Oiartzunera iritsi, Imanolen hitzak entzun eta beroketa on bat egin ondoren, zein baino zein motibatuago irten ginen zelaira. Partida ez zen batere erraza izan, hori argi ikusi zen atsedenaldian markagailuak 0-0 adierazten zuenean.
Aldiz, bigarren zatian intentsitate gehiago sartu eta markagailua erabat aldatzea lortu genuen Izarne, Ainhoa Bengoetxea eta Maria Herreroren golekin. 0-3-ko markagailuarekin amaitu zen partida, urdinen garaipenarekin.
Hori gutxi balitz, berriro ere sentsazio ezin hobeekin abiatu ginen Tolosarantz, beste aste betez lidergoan jarraituz. Datorren aste hau, emozioz eta urduritasunez josia egongo da, lehen itzuliko azken norgehiagoka jokatzen baitugu eta hau irabazi ezkero, lehenengo itzulia partidurik galdu gabe igaroko dugu. Beraz Mariñoren aurkako partidan harmailak jendez betea egotea espero dut.
Hitzordua larunbatean da, 17:30ean, Usabalen!
Aupa neskak!