Geroaren hazi heziak

Erabiltzailearen aurpegia Ion Izagirre 2016ko abenduaren 8a

Igandean Iruña ondoko Sarriguren herrian izan genuen partida Valle de Egües taldearen aurka. Aste bat lehenago etxean garaipena lortu ostean taldea konfiantza gehiagorekin zegoen, liga honetan lehiatu eta irabazteko gai ginela erakutsi baikenuen, taldeak irabazteko gaitasuna zuela sinetsi zuen.

Horrela atera ginen kantxara, berdinen artean lehiatzeko prest eta gauzak ondo egiten jarraitzeko asmoz.
Berdintasuna izan zen nagusi ia norgehiagoka osoan: 18-17; 29-28; 42-43; eta 64-60 amaieran.

Denboraldian bigarrengoz lehiatu egin genuen, beldurrik gabe jokatu genuen eta kantxan nahiz aulkian geunden taldekide guztiek garaipenean sinetsi genuen azken segundora arte, gure artean etengabe animatuz eta denon artean talde moduan borrokatuz. Hori da bidea; gogortasunez eta elkarrekin jokatzen jarraitzen badugu gure taldearen indarra biderkatu egiten da, denok norabide berdinean lan egiten badugu garaipenak eskuratzeko aukera gehiago etorriko zaizkigu.


Igandean garaipena eskuratu ez izana eta Ibairen lesioa izan ziren beharbada berri txar bakarrak; Iruñeara gerturatzeko esfortzua egin zuten zaleak, parkinean gozatu genuen bazkari-merienda ederra eta partida galdu arren bide onetik joatearen sentsazioa dira benetan baloratu eta gogoratu behar ditugunak. Gogoratu denboraldi-aurrean talde berdinaren aurka jokatutako norgehiagoka nola joan zen; argi dago taldea haztean ari dela, eta horretan datza, denboraldi amaieran talde moduan hazi eta heztea lortzea ez da gauza kaxkarra izango.


Geroaren hazi heziak.
Aupa TAKE!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!