Aulkitik: Agirre edo Perez sagutxoaren oparia

Erabiltzailearen aurpegia Ion Izagirre 2014ko azaroaren 5a

Astean zehar lan txukuna egin ondoren larunbatean autobusa hartu genuen lehenengoz partida batera joateko; zale, jokalari eta entrenatzaileek motibazio film bat ikusteko aukera izan genuen, batzuk begiak itxi eta partidan kontzentratzeko aprobetxatu bazuten ere.

Zaleek Santurtziko portuaren edertasunaz gozatzen zuten bitartean, jokalariak partida prestatzeko azken xehetasunak ikusi genituen: Carvallo, Cabello eta Calbarro aurkariaren jokalari garrantzitsuenak. Partida gogorra izan zen hasieratik eta ezin izan genien eskaini garaipena zaleei. Agian ostiralean Mc Dolarrean afaldutako hanburgesek eragina izan zuten, baina dirudienez More ez zen asetu eta aurkari bati kozka egitea erabaki zuen; gaixoa, gosez geratzeaz gain, hortz gabe ere geratu zen.

Bizkaiko paraje ederrenetariko batean entrenatzaileek eramandako hamaiketakoaz gozatu genuen. Berriz ere autobusean sartu eta, oraingoan bai, zurrunka bat bestearen atzetik. Tolosara iristean, taldekide batzuk partidari buruz gogoeta egiteko elkartu ginen, tabernan: Espero dugu Morek larunbat gauean hortza burukoaren azpian jarri izana; ea Agirre edo Perez sagutxoak garaipen bat ekartzen digun hurrengo larunbatean. 1-2-3 TAKE!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!