Estatu poliziala

Erabiltzailearen aurpegia inurriantiespezista 2020ko api. 25a, 19:37

Azken egun hauetan poliziarengandik jasotako hainbeste erasoren ondoren, argi geratu da zein den Estatu polizial baten jokabidea edozein ezustekoren aurrean. Indar zapaltzaileak kaleratu eta jendartea bere alde jarriz, biztanleak bi taldeetan banatuz. Batetik ,kalera ateratzen direnak, eta bestetik, balkoietatik  salatari dabiltzanak bizilagunen bat kalera atera bezain laster autoritateei abixatzeko, nahiz eta pertsona horiek salbuespen taldean egon eta kalera ateratzeko beharra zein baimena izan. Estatuaren eta honen errepresio gogorren alde lan egingo duten infiltratu zibilak bilakatuz. Honek estatuaren autoritatea, biztanleriaren askatasunarengain duen kontrol zuzena eta esku hartzea balioztatzen du. Indar zapaltzaileekin batuz, eta gure klase interesak alde batera utziz orain gure bizilagunen salatari bihurtzen gara.

 

Argi izan behar dugu, konfinamendua ez dela pandemiaren aurkako segurtasun neurri bat bakarrik, baizik eta gobernuak biztanleria kontrolpean izateko praktika ere badela. Oraingoan, gaixotasunak eta babes zibilak indarkeria poliziala legitimizatzeko aitzakia ematen die buruzagiei eta honekin hurrengoan beste aitzaki bat jarriko dute gure gorputzak eta ideiak kontrolpean  izateko. 

 

Konfinamendu honetan espetxeei buruz pentsatzeko denbora nahikoa izan dugu eta ateratako ondorioetako bat boteredunek ordena soziala mantentzeko erabiltzen duten tresna dela da. Espetxeak existentziaren helburu nagusia, estatua mantentzea da. Sistemaren oinarriak babesten dituzte eta autoritatea adierazteko modu nagusiena da. Horretaz gain, jendartea bi multzotan banatzeko erabiltzen dute. 

 

Krisi egoera honetan, gobernuaren jarrera klasista, kapazitista eta arrazista agerian geratu dira. Hasteko, gizaki guztiak kuarentena igarotzeko espazio seguru eta eroso bat dutela suposatzean. Azken egun hauetan, berrietan ez da etxebizitzarik ez dutenei buruz hitz egiten, ez errefuxatuei ezta kalean bizi den jendeari buruz ere, are gutxiago, hauek poliziarengandik jasotzen duten errepresioaz. Bestalde, neurodibergenteak ere ez dira kontuan hartu krisialdi honetan. Nahiz eta gobernuak hauei kalean denbora gehiago ibiltzeko eskubidea eman, estatuaren indarrek ez dituzte haien beharrak errespetatu.

 

Azkenik, garrantzizkoa da aipatzea itxialdi honek langile klasearengan eta antolatzen diren norbanakoengan zer nolako eragina izan duen. Izan ere, honek antolatzeko gaitasuna kendu digu burgesiaren izaera ofentsioboari aurre egiteko.

 

Argi utzi nahi dugu, honek ez duela ahal den moduan gu guztion jardun politikoa etengo eta bakoitza bere etxetik bada ere, politizatzen jarraituko dugula eta hau bukatzean inoiz baino indartsuago izango gaituzte.

 

Burgesiaren ofentsibaren aurrean klase elkartasuna

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!